Kirolurren Manifestua

Itzuli

Manifestua

Bizkaiko Kirolaren aldeko Manifestua gure ikuspegi kolektibo, partekatu eta handinahia izango da, kiroletik sortutakoa... baina gaur egungo kirol-ekosistematik askoz harago dagoena.

Lurraldeko pertsona guztiak —gaur egun parte hartzen, sartzen edo kirolaren parte sentitzen ez direnak ere— barne hartzen dituen esparrua eraiki nahi dugu, bizitza osoan zehar aukera errealak berma ditzan.

Ez da soilik dokumentu bat: Bizkaiko herritar guztientzat kirol inklusiboagoa, berritzaileagoa eta irisgarriagoa elkarrekin imajinatzeko eta eraikitzeko gonbidapen irekia da.

Prozesua

Prozesu irekia, dinamikoa eta inklusiboa izango da eta intersekzionalitate-ikuspegia txertatuko du, lurralde honetako (Bizkaia) biztanleen benetako aniztasuna aitortzeko. Bizitako esperientziak entzungo ditugu, eskola-, federazio- eta udalerri-eremuetan lan egingo dugu eta ahots horiek guztiak ikuspuntu bateratuan lotuko ditugu. Hala, legitimitate sozial eta instituzionala duen manifestu partekatua eraikiko dugu, lurralde osoarentzat etorkizun bidezko, berritzaile eta parte-hartzaileagoa sustatzeko gai dena.

Deskargatu prozesuaren dokumentua PDF