Oraindik garaiz zaude 2026ko 3K Programan izena emateko!

Itzuli

Xehetasuna

Izena emateko epea otsailaren 9ra arte luzatu da!

Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Euskalitekin batera, 3K Programa bultzatzen du, gure arloko kudeaketa hobetzeko: kirol arloarena.

2026an 3K Programaren 19. edizioa hasiko da. Ekimen hau prestakuntza-ekintza programa bat da, hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatua eta diruz lagundua eta Euskalit-Kudeaketa Aurreratuak koordinatua, eta bere helburua da EAEko kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea, kudeaketa aurreratuaren ereduan oinarrituta.

Hiru urteko programa da (gutxiago aurretiko kudeaketa maila bat dagoela erakusten bada), eta xedea da erakundeek, prestakuntza saio/tailerren bitartez eta hainbat ariketa praktiko eginez, beren antolamenduan Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko alderdiak eta praktika onak ezagutzea eta garatzea. 

Programa arrakastaz osatzen duten erakundeek Kudeaketa Aurreratuaren Diploma eskuratu ahal izango dute, etengabeko hobekuntzarekin duten konpromisoa aitortzen duena.

ZER ETA NORENTZAT DA?

  1. Programa hau Bizkaiko  kirol erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzera zuzenduta dago.
  2. Programa honen hartzaile nagusiak dira: kirol federazioak, klubak eta kirol taldeak, ikastetxeak, guraso elkarteak, patronatuak eta kirol udal erakundeak, kirol enpresak eta instalazioak, eta bestelako edozein kirol erakunde.
  3. Hiru urteko iraupena du, nahiz eta beste formatu batzuk badauden (galdetu).
  4. Urtean 40 ordu inguruko dedikazioa eskatzen du programak.
  5. Tailer ezberdinez osatua dago (batzuk online, besteak presentzialak).
  6. Erakunde bakoitzaren errealitatea aztertu eta praktikotasunean hobetzen lagunduko zaituztegu.

ZE KOSTU DU?

Konpromezu eta esfortzu apur bat besterik ez. DOAKOA DA!

ETA ZER IRABAZTEN DUGU?

  1. Baliabideen optimizazioa (giza-baliabideak, ekonomikoak…).
  2. Denbora aurreztu erakundearen kudeaketan.
  3. Erakundea antolatu eta eguneratuko dugu.
  4. Kudeaketa plan oso bat garatzen lagunduko dizuegu.
  5. Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza batzuetarako puntuagarria (galdetu).

NON EMAN DEZAKEGU IZENA?

3K Programan izena emateko epea otsailaren 9ra arte egongo da zabalik: www.euskalit.net/izenaeman

INFORMAZIO OSAGARRIA

  1. PROGRAMA OSOAREN INFORMAZIOA, URTEZ-URTE: www.euskalit.net/txoko_3k/documentacion/Manual

  2. ZER LANDUKO DUGU 1. URTEAN?:www.euskalit.net/txoko_3k/documentacion/Manual1

  3. EUSKALITEN WEBGUNEKO INFORMAZIOA: www.euskalit.net/eu/3k-programa.html

Bizkaiko kirol-erakundeei kudeaketa hobetzen laguntzeko diseinatutako programari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, 3K Programaren webgunea bisitatu dezakezu.

ZALANTZARIK?

Zalantzak argitzeko, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuarekin harremanetan jarri 94 608 24 04 telefonoan edo olaiz.amaia.fernandez@bizkaia.eus helbidera idatzita.

Informazio guztia www.kudeaketa.euskalit.net

DOCUMENTAZIOA