Martxoak 15, kulturartekotasunaren aldeko jolas eta kirol autoktonoen jardunaldia Bilbon

Itzuli

Xehetasuna

Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirolur programaren barruan (Bizkaia, Kirolaren Europako Lurraldea 2026) eta AEJeSTen Europako topaketaren barruan, datorren martxoaren 15ean, goizean, Bilboko Emakumeen Plazan “Munduko Kirolak/Deportes del Mundo” jardunaldia egingo da. Bilbon eta Bizkaian dagozen migrazino-komunitateetako joko eta kirol autoktonoen jardunaldia da. Helburua kulturartekotasuna eta espazioa partekatzearen aberastasuna bultzatzea da, jolas eta kirol tradizinonal desbardinekin alkarreragiteko.

Ekitaldia eguerdiko 12etan hasiko da eta ordu beteko iraupena izango du. 13:00etatik aurrera parte hartzeko aukera izango da, bertaratzen direnek parte hartzeko eta probatzeko aukera izan dezaten.

Erakustaldiak

Sustabiz Fundazinoak aizkolaritza erakustaldi berezia eskainiko dau, diziplina honen egungo modalidadea nondik datorren ondoen erakusten dauen diziplinagaz. Enborra bertikalean moztea da, 5 metroko altueran, eta oso kirolari gitxik egiten dabe. Ikusgarritasuna ziurtatuta dago.

Euskadiko Kamerundar Alkarteak Kamerungo burrukaren erakustaldia eskainiko dau, eta bardintasunaren alde egiten daben lana erakutsiko 5 dabe, Kamerunen debekauta dagoen kirol honetan emakumeei ateak edegiz.

Agiantza alkartearen helburua da desabantaila sozialei buruzko ezagutzak sortzea eta gizarteari itzultzea, Bilboko eta Meatzaldeko desabantaila sozial handiena daben pertsonei aukera emonez. Talde honek Aljeria, Maroko eta Boliviako jokoak ikusgai jarriko dauz. Helburua espazio ludiko eta parte-hartzaile bat sortzea da, kirolaren bidez kulturen arteko alkarbizitza sustetako.

Asturiasko 6 Conceyos Alkarteak be parte hartuko dau euskal trontzagaz antzekotasuna daukon diziplinagaz, baina izaera ludikoagoagaz. Gainera, Bilboko Esperantza Pilota Klubak, joko zuzenaren bitartez antxinako pelota modalidade bat berreskuratuko dau, pasaka.