Kirolari bezala hazten, pertsona bezala hazten: “Belaunaldiak mugimenduan: kirolak askotariko etapetan dituen onurak”

Itzuli

XeHetasuna

Xedea

Kirolaren eta Jarduera Fisikoaren gaineko Psikologiari buruzko VIII. Jardunaldi Zikloan, kirolak bizitzaren askotariko etapetan dituen onura psikologiko, emozional eta sozialak aztertu eta ikusaraziko dira; hala, ongizatea, garapen pertsonala eta bizi-kalitatea sustatuko dira haurtzarotik zahartzarora.

Edukia

  • 17:00-17:15: Ongietorria eta aurkezpena:
    • Carlos Sergio Achotegi. Kirola Zuzendari Nagusia. Bizkaiko Foru Aldundia
    • Ainhoa Eguren Andrés. Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala
  • 17:15-18:30: Hitzaldia: “Belaunaldiak mugimenduan: kirolak askotariko etapetan dituen onurak”.
    • Hizlaria: Iranzu Irisarri. Oinarriko kirolean nahiz goi-errendimenduko kirolean esperientzia duen kirol-psikologoa, kirolarien garapena, ongizatea eta gozamena erdigunean jartzen dituena. Gaur egun, Athletic Clubean dago lanean.
    • Moderatzailea: Lander Izquierdo, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologia Batzordeko kidea.
  • 18:30-19:00: ATSEDENALDIA
  • 19:00-20:15: Mahai-ingurua: “Kirola, topagune bizitzan zehar”
    • Iranzu Irisarri. Oinarriko kirolean nahiz goi-errendimenduko kirolean esperientzia duen kirol-psikologoa, kirolarien garapena, ongizatea eta gozamena erdigunean jartzen dituena. Gaur egun, Athletic Clubean dago lanean.
    • Itxaso Escondrillas. Master kategoriako atleta da eta domina ugari eskuratu ditu Espainiako pista eta ibilbideko txapelketetan (800-1500-3000-milia) eta Europako txapeldunordea da pista estaliko 1500 metrotan.
    • Imanol Loizaga. Atletismoko Estatuko entrenatzailea eta Espainiako maratoi-txapelduna (+35)
    • Moderatzailea: Edurne González, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologia Batzordeko kidea.
  • 20:15-20:30: Itxiera.

    Victoria Arrontes, Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Psikologia Batzordeko kidea.

Hauei zuzenduta

Psikologiako profesional eta ikasleei, klubei, kirol-erakundeei, federazioei, entrenatzaileei, kirol-teknikariei, kirolariei eta familiei.

Dokumentua PDF formatuan deskargatu

Berria