Lerratu gehiago erakusteko

Zer da Kirolur?

Kirolur: Kirola, lurra eta ura. Bizkaiak, kirol-ekosistemarekin batera, bizitza osoan zehar pertsona orok kirola egiteko aukera guztiak biltzen ditu.

Bizkaiko Foru Aldundiaren misio estrategikoa da kirola herritarren ohitura bihurtzea, haien bizi-kalitatea bermatzeko. Horretarako, kirolaren sustapena gidatzen dugu, herritarrek edozein ingurutan egin dezaten, hala nola modu antolatuan, askean, konbentzionalean, etab., eta pertsona bakoitzarentzako erantzunik hurbilena eta egokiena bilatzen dugu.

Hori lortzeko, gure lurraldeak kiderik hoberena dauka: bere kirol-sistema. Horren barruan daude udalak, klubak, federazioak, enpresak, ikastetxeak, unibertsitateak eta osasun-sistema, besteak beste.

Sistema horrek aktiborik onena dauka, parte hartzen duten pertsonak, alegia, eta Bizkaiko gizartearen oinarri diren balioak dituzte: kohesioa, berdintasuna, inklusioa, kultura aniztasuna, elkartasuna eta jasangarritasuna.

Pertsona horiei esker, ACESek Bizkaia 2026ko Kirolaren Europako Lurralde izendatu du. Aitorpen horrek ikusarazi, sustatu eta sendotu egiten du Bizkaiko biztanle guztiek kirol-ohitura osasuntsuak bizitza osoan zehar hartzeko egiten den lan bikaina.

Deskargatu baliabideak

Deskargatu Kirolurren logoak formatu desberdinetan.

Begiratu gure sare sozialak

Begiratu gure sare sozialetan partekatzen dugun edukia eta egunean egon Kirolurren ekitaldien eta bestelako berrien inguruan.

Kirolbide pro

Agenda

2025

Lerratu gehiago erakusteko

Lerratu gehiago erakusteko

2026

Lerratu gehiago erakusteko

Lerratu gehiago erakusteko

Manifestua

Bizkaiko Kirolaren aldeko Manifestua gure ikuspegi kolektibo, partekatu eta handinahia izango da, kiroletik sortutakoa... baina gaur egungo kirol-ekosistematik askoz harago dagoena.

Kirolurren manifestua Gehiago jakin

Kirolurren lerro estrategikoak

Paisaia sortzea

Paisaia sortzearen oinarria da proiektua eta Bizkaia kirol-ingurune gisa identifikatzeko irudia eratzea.

Kirola ikusaraztea

Kirol-etorkizuna sortzea

Kontaktua

  • Honako helbide elektroniko honetara idatzi ahal diguzu: kirolur@bizkaia.eus
  • Telefonoz ere emango dizugu arreta: 944 068 780