Emakumeak gailurretan

Itzuli

Xehetasuna

Maiatzaren 16an, Bizkaiko mendiek, Emakumeak Gailurretan ekimena hartuko dute.

Bizkaia 2026ko Kirolaren Europako Eskualdea izendapenaren testuinguruan, Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaiko Mendizale Federazioarekin elkarlanean, kirol-jarduera ikuspegi inklusibotik ikusarazteko eta indartzeko hainbat ekimen bultzatzen ditu, emakumeen parte-hartze aktiboan arreta berezia jarriz.

Testuinguru honetan, Bizkaiko Mendizale Federazioko (BMF-FVM) Berdintasun batzordeak “Emakumeak gailurrean” jarduerarekin parte hartuko du datorren maiatzaren 16an. Bizkaiko gailurrak emakumez betetzea da ekimenaren helburua —Gorbeiatik Pagasarriraino, Anbototik Kolitzaraino—, emakumeek mendizaletasunean duten presentzia ikusarazteko eta gure mendietan duten lekua aldarrikatzeko.

Igoko gara lehenago igo ziren emakumeengatik, eta jakina, igoko direnengatik eta elkarrekin ikusgarriagoak garelako. Ez dio axola adinak, ezta esperientziak ere: pausoa ematea eta lagunartean egitea garrantzitsua da.

Gure herritik gertu dagoen Bizkaiko mendi bat aukeratu beharko dugu eta gutxienez bost emakumeko taldeetan tontor batera igo. 12:00etan tontorrak emakumez beteko ditugu, eta gure presentzia ikusaraziko dugu mendian, gure sare sozialetan zabalduko ditugun argazki eta bideoekin.

Euro bateko ekarpen sinbolikoa ezarri da izen-ematea burutzeko eta martxan parte hartzeko konpromisoa bermatzeko. Gainera, parte hartzen duten emakume guztiek buff bat jasoko dute, emakumeentzat hain berezia izango den egun honen oroigarri gisa.

Oparia eskuragarritasunaren arabera emango da, izakinak agortu arte. Behin opariak agortuta, ez da oparia entregatzea bermatuko, nahiz eta martxan parte hartu.

Aurrerago zuekin harremanetan jarriko gara oparia non eta nola jaso ahal izango duzuen jakinarazteko.

Mendia zain dugu! Igo gaitezen elkarrekin!

Informazio guztia eta izen-emateakwww.bmf-fvm.org