Arabako eta Bizkaiko foru-aldundietako teknikarien arteko bilera

Itzuli

Xehetasuna

Foru Aldundiak etorkizun handiko kirolariei eskaintzen dizkien prestazioak hobetzeko asmoz, bilera bat egin genuen Arabako Foru Aldundiko teknikariekin. Bilera horretan, Arabako Foru Aldundiaren jarduerak ezagutzeaz gain, esperientziak partekatu genituen eta etorkizun handiko kirolarien errealitatea, beharrak, eskaerak eta abar ezagutu genituen. Hurrengo bileretarako Gipuzkoako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari ere dei egingo zaie.